Bokado
San Telmo
Donostiako Alde Zaharrean

Bokado
San Telmo

San Telmo Museoa Donostia erdian dago eta 2011n ireki zituen berriz ateak, goitik behera birmoldatu ondoren. Bokado Taldea egin zen museoko tabernaren kargu, miniatura-sukaldaritza oinarri hartuta prestatutako menuaren filosofia berreskuratuz.

 Bokado San Telmo gastronomia eta kultura elkartuko zituen gune bat garatzeko asmoz ere sortu zen, I+G izanik protagonistetako bat. Bere kokapenaz baliatuz planteatu zen jatetxe honen filosofia. Abuztuaren 31 kalean aurrera eta Pasealeku Berriaren paraleloan kokatuta dagoen leku honek estilo kasualagoa eta informalagoa du, egokia Donostiako Alde Zaharrera bisitan joaten den edonork zerbait partekatzeko. Taldeko afariak hartzeko espazio egokia du, baina aurrez erreserbatu behar da.

Gure sukaldaritza,  
Gauzak ongi egitea
arlo ezberdinetan

“Betiko zaporeak gaur egungo gustura ekartzen ahalegintzen gara, zintzotasuna, zehaztasuna, irudimena eta estetika kosmopolita oinarri hartuta. Aukera gastronomikoaren gozamena areagotzea, onenarekin gehiago gozatzea, gogoak berritzea, ongi jatearen plazera piztea eta zentzumen guztiei –eta zentzu guztietan– parte harraraztea… da gure asmoa”.

Ikusi gure karta eta menuak

Bokado zerbitzuak

Ekitaldietarako zerbitzuak eta gastronomia ona

Taldea

BOKADO TALDEA bizitza osoa goi-mailako gastronomiari eskaini dion enpresa da.

Donostian sortu zen (1996), denok dakigun bezala sukaldaritzak garrantzi handia duen hirian, eta proiektu honen kudeatzaileak miniatura-sukaldaritzaren sustatzaileak eta aurrendariak dira.

TALDEA era guztietako ekitaldien, ezkontzen edo jatetxeen kudeaketan eta prestaketan espezializatu da goi-mailako alternatiba gastronomikoaren barruan, eta ekitaldi eta ospakizun horietarako bere kudeaketa-espazioak ditu, eta kontratatu ere egin ditzake.

Logistika-sail sendo bati eta i+g+b politika erabakigarriaren aldeko apustu iraunkorrari esker, erronkarik zorrotzenei eta abangoardistenei egin diezaiekegu aurre, etengabeko hobekuntza izanik gure enpresa-filosofiaren erreminta nagusia.